Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Realak puntu bakarra eskuratu du

(Argazkia: Reala)

Realak ez zuen lortu Osasunari aurre egitea. Ezohiko hamaikakoa atera behar izan zuen Imanol Alguacilek, eta nabaritu zen. Willian Josek lehenengo zatian egindako akatsak aurretik jarri zuen talde naparra, eta horren aurretik ere txuri urdinek ez zuten partida batere ona egin. Bigarren zatian, Barrenetxeak berdinketa lortu zuen, eta puntu bat eskuratu zuen Realak.

Izotz hockeyan, Txuri Urdineko neskak hobeak izan ziren eta garaipena lortu zuten urteko lehenengo partidan. Kosner CH Huarteren kontra 9 eta 2 irabazi zuten donostiarrek. Cecilia Lopezek lau gol egin zituen, Carmen Riverak eta Irene Senacek bi, eta Eva Aizpuruak bat.

Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek gutxienekoagatik galdu zuen Bilbao Basketen kontra. Bizkaitarrak aurretik izan ziren partida osoan, baina partida ona jokatu zuen Marcelo Nicolaren taldeak eta partida berdindua izan zen. Ibaeta Basketek, berriz, ezin izan zuen Campus Promete taldearen kontrako partida jokatu. Izan ere, aurkariak hainbat koronabirus kasu atzeman zituen taldean.

FUTBOLA

Gizonezkoen lehen maila, 17. jardunaldia

Reala 1 – Osasuna 1

IZOTZ HOCKEYA

Emakumezkoen lehen maila, 14. jardunaldia

Txuri Urdin 9 – Kosner CH Uharte 2

SASKIBALOIA

ACB liga, 18. jardunaldia

Bilbao Basket 81 – Gipuzkoa Basket 80

HITZAkide HITZAkide