Zapata azoka solidarioa egingo dute gaur eta bihar
Colo-Colo enpresak, Hiritarron Harrera Sareak eta Sos Arrazakeriak zapata azoka solidarioa antolatu dute Erdialdiean, Arrasate kaleko 3. zenbakian. Hiriko gazte migranteak laguntzea izango du helburu. Zapata berriak izango dira, eta 5, 10 eta 20 euroan salduko dira.
Azoka gaur arratsaldean eta bihar goizean izango da. Zehazki, gaur 17:00etatik 20:00etara eta bihar 10:00etatik 13:00etara izango da.

