Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Donostiako emakume baten gorpua aurkitu dute Aizarnazabalen

(Argazkia: Hitza) (Argazkia: Hitza)

Donostiako emakume baten gorpua aurkitu zuten atzo Aizarnazabalen (Gipuzkoa), indarkeria zantzuekin. 32 urteko emakumea urtarrilaren 1etik zegoen desagertuta, eta heriotza argitzeko ikerketa hasi du Ertzaintzak.

11:00 aldera topatu zuten gorpua langile batzuek Urola ibaiaren inguruko sasi batzuetan, eta Ertzaintzari deitu zioten. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egiteko eta heriotza zerk eragin duen zehazteko.

Oraindik ez da atxiloketarik izan, eta hipotesi guztiak irekita ditu Ertzaintzak, baita indarkeria matxista ere.

HITZAkide HITZAkide