Donostiako euskararen historia ezagutzeko, 'Su haietatik hitz hauek' liburua
Donostiaren eta euskararen arteko harremana eta historia ezagutzeko, Su haietatik hitz hauek liburuxka irakurtzea proposatu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Aritz Gorrotxategik idatzi zuen liburua 2013an, Donostia erre zuteneko 200. urteurrenean. Euskarak azken 200 urteotan Donostian izan duen presentzia, garrantzia eta bilakaera jasotzen ditu liburuak, eta bisitari ospetsuek euskarari buruz idatzitakoak, donostiar idazleek aipaturikoak, bertsolaritza eta beste azaltzen dira liburuan.