Hotz handiko astea, eta elurra asteburuan
2021. urteak hotza ekarri du Donostiara. Gaurtik ostiralera arte 0 eta 5 gradu arteko tenperaturak egongo dira, eta ez da prezipitaziorik egongo. Asteburuan, berriz, hiria zuritu egingo da. Izan ere, 0 eta 2 gradu arteko tenperatura baxua izango da, eta prezipitazioak izango ditugu: elurra. Larunbat eta igandean, ia egun osoan zehar elur arina izango da hirian, eta donostiarrek ez dute Aiako Harrira edo Adarra mendira joan beharko neguko hotza pairatzeko, edo gozatzeko.