Kontseilu Sozialista sortu dute, "antolakuntza komunistarantz aurrerapauso bat emateko"
Donostiako Kontseilu Sozialista sortu dute, Langile boterea eraiki lelopean. “Gure hirian langile klasearen antolakuntza propioa berregiteko ekarpena egiteko” sortu direla adierazi dute, “antolakuntza komunistarantz aurrerapauso bat emateko”, alegia.
Hala azaldu dute haien posizio ideologikoa: “Beharrezkoa da gutxinaka langile klasea bere etorkizunaren jabe egitea, eta hori botere propioaren eraketaren bitartez lortuko da. Klase independentzia ez da soilik burgesiaren alderdiekiko aldarrikatu behar, estatu burgesaren eta sistemaren osotasunaren aurrean aldarrikatu behar da. Gure etorkizuna guk nahi dugun moduan eraiki behar dugu, horrela ekidingo baitugu gure bizitzak eta gure ondorengoenak pertsona gutxi batzuen aberaste-nahi aseezinaren menpe egotea”.