'Korosagasti' filmaren inguruko solasaldia antolatu du Bagera elkarteak
Kresala zineklubak antolaturik, zine forum saio bat egingo dute datorren astean. Urtarrilaren 12an, 19:00etan, Carlo Mirabella-Davis zuzendariaren Swallow filma ikusiko dute.
Hilaren 13an, berriz, Asier Susaeta azpeitiarraren Korosagasti filma ikusiko dute Lugaritz kultur etxean,18:30tan., Bagera elkarteak antolaturik. Solasaldia izango dute filmeko zuzendariarekin eta beste taldekide batzuekin.