Melenas taldeak fuzz pop musika eskainiko du Dabadaban
Igandean brunch bat egingo dute Dabada aretoan, eta VilaXXX izango da musika hautatzen. Sarrera mugatuak egongo dira, eta Dabadabaren webgunean erostea komeni da.
Bestetik, urtarrilaren 16an Melenas taldeak kontzertua eskainiko du, 17:00etan. Fuzz pop musika jotzen dute Iruñekoek, eta haien kontzertuko sarrerak ere salgai daude aretoaren webgunean.