Realzaleek gune pertsonalizatuak izango dituzte euren gailu elektronikoetan
Realak eta Emaze software enpresak akordioa egin dute, realzaleek euren gailu elektronikoetan hainbat gune pertsonalizatu ahal izateko, horrela sare sozialetan sortzen dituzten edukiak multzokatzeko. Realarekin zerikusia duten diseinuak dituen atari bat da, eta zaleek nahi dutena aukeratu dezakete, sare sozialetan dituzten edukiak kolore txuri-urdinaren protagonismoarekin ikusteko.
Horretaz gain, espazio pertsonalizatu bat ere garatuko dute, kolore txuri-urdinekin jokalari guztien sare sozialetako edukia ikusi ahal izateko.