Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

37 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian

Intzidentzia metatua apur bat igo da asteazkenetik. Dena den, astelehenekoa eta igandekoa baino baxuagoa izaten jarraitzen du.

covid-koronabirusa-pandemia (Argazkia: Beñat Parra)

Eusko Jaurlaitzak atzoko zenbatutako koronabirus kasuen xehetasunak iragarri ditu. Donostian, 37 kutsatu atzeman zituzten atzo, eta hiriko intzidentzia metatua 216,37koa da. Atzo, berriz, 212,73koa zen, eta bai astelehenean, bai igandean, 223,15ekoa zen. Beraz, atzoko zifrarekin erkatuz, apur bat igo da, baina oraindik ere astelehenekoa eta igandekoa baino baxuagoa da.

Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zifra hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zifra hori 1,05ekoa da. Beraz, duela 14 egunekoarekin errepartuta, goranzko joera txiki bat ikus daiteke oraindik.

Kutsatze intzidentzia osasun eremuka

Intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu gehienetan, nahiz eta igoera txikiak izan diren orokorrean. Soilik Egian, Loiolan, eta Ondarretan jaitsi da, eta Amara Berrin berdin mantendu da. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:

  • Egia: 317,05
  • Parte Zaharra: 296,41
  • Loiola: 245,44
  • Intxaurrondo: 245,12
  • Amara Berri: 233,51
  • Ondarreta: 188,82
  • Gros: 148,16
  • Amara-Erdialdea: 145,44
  • Altza-Roteta: 122,26
  • Bidebieta: 45,44

Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:

  • Amara Berri: 8
  • Ondarreta: 7
  • Gros: 5
  • Amara-Erdialdea: 4
  • Altza-Roteta: 3
  • Bidebieta: 3
  • Parte Zaharra: 2
  • Intxaurrondo: 2
  • Egia: 2
  • Loiola: 0
HITZAkide HITZAkide