Astelehen gaueko eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egingo du Itaiak
Urtarrilaren 4 gauean Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen Donostiako erdialdean, bi adingaberi sexu abusuak egin izana leporatuta. Eraso matxista hori salatzeko eta bi emakumeei “babesa” adierazteko, elkarretaratzea egingo du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak bihar, 13:00etan, Artzain Onaren katedralaren atzean.
Indarkeria matxistari aurre egin! lelopean elkartuko dira bihar, eta hala azaldu dute beraien eginbeharra: “Gure eginbeharra da indarkeria matxista gainditzeko erantzun eraginkorrak sortzea, emakume langileon aurkako erasoak gauzatzen dituzten figurak seinalatzea eta egoera horietatik askatzeko beharrezko baliabide ekonomiko eta sozialak garatzeari ekitea”.