Txiki taberna otsaila bukaeran itxiko dute
Parte Zaharreko San Lorenzo kalean dago Txiki taberna, eta bezeroei aste honetan jakinarazi diete otsailaren 28an itxiko dutela. Mezu bat helarazi diete: “Egunak kontatzen hasi gara etapa zoragarri honi bukaera emateko. Eskerrik asko konpartituriko denbora guztiarengatik”. Alokairu aldaketak eta pandemia egoerak eragin dute erabakia.
Donostiako eta inguruetako heavy metal zein rock gogorraren tenpluetako bat da. Tenplu txikia eta estimatua. Txiki tabernako arduradunek etapa bati bukaera bat emango diote, baina dirudienez aurrera begira beste abentura bati ekiteko asmoa dute.