Carlsonek garaipena eman dio azken unean Gipuzkoa Basketi
Gipuzkoa Basket ez da izan irabazi duen Donostiako talde bakarra, Ibaeta Basketek ere garaipena eskuratu baitu. Realeko mutilek galdu egin dute, eta nesken partida atzeratu egin da.
Carlson jokalari iritsi berriak eman dio garaipena Gipuzkoa Basketi, azken segundoan sartutako hiruko batekin. (Argazkia: Oscar Araujo) Gipuzkoa Basket denboraldi hasiera txarrari buelta emateko gogoz heldu zen igandean Illunbera, eta hala egin zuen aurkari zail baten aurka, Teneriferen aurka. Mike Carlson jokalari iritsi berriak hiruko bat sartu zuen azken segundoetan, eta gipuzkoarrek hiru puntuak eskuratu zituzten, 89-87 irabazita. Hasteko modu ezinhobea Carlsonentzat.
Ibaeta Basketek ere hiru puntuekin amaitu du asteburu honetako jardunaldia, 81-69 irabazi baitzion larunbatean Extremadurari. Horrela, garaipenaren bidea berreskuratu dute gipuzkoarrek, norgehiagoka on bat jokatuta.
Albiste onak saskibaloian baino ez dira heldu, futbolean ez baita garaipenik izan Donostiako taldeentzat. Realeko mutilek Sevillaren aurka jokatu zuten larunbatean, eta 3-2 galdu zuten. Defentsan makal aritu ziren txuri-urdinak, eta ez ziren gai izan En-Nesyri aurrelaria gelditzeko; hat-trick-a egin zuen talde andaluziarreko jokalariak. Realak bi aldiz berdindu zuen norgehiagoka, baina ezin izan zen markagailuan aurreratu. Realeko neskak Real Madrilen aurka jokatzekoak ziren, baina partida atzeratu egin da, errepideeen egoera dela eta.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 20. jardunaldia
Ibaeta Basket 81 – Extremadura 69
ACB liga, 19. jardunaldia
Gipuzkoa Basket 89 – Tenerife 87
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 18. jardunaldia
Sevilla 3 – Reala 2
Emakumezkoen lehen maila, 15. jardunaldia
Reala – Real Madril (atzeratuta)

