20.000 bisitari izan ditu Elkanori buruzko erakusketak, Euskal Itsas Museoan

2019ko azarotik Elkano. Lehenengo Mundu Bira erakusketa egon da Euskal Itsas Museoan, eta 20.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute. Erakusketarekin lotutako zenbait jarduera ere burutu dituzte, “pandemiarengatik baldintzatuta”, eta 600 parte-hartzaile izan dituzte guztira. COVID-19aren ondorioz hainbat jarduera bertan behera utzi behar izan dituzte, hala ere.
Bisitarien herena donostiarra izan da, eta beste heren bat gipuzkoarra. “Datu horiek erakusketak interes handia sortu duela agerian uzten dute, eta erakundeek eta museoak gai honen inguruan egindako proposamenak zuzenak izan direla berresten dute”, azaldu dute Euskal Itsas Museoko arduradunek.