Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Donostia eremu laranjan sartu da

Hirian 67 koronabirus kasu zenbatu dituzte, eta intzidentzia metatua 303,74koa da. Bestela esanda, goranzko joera gero eta nabarmenagoa da.

covid-koronabirusa-pandemia Intzidentzia metatuak gora egin du hamar osasun eremutan. (Argazkia: Beñat Parra)

Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, 67 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo. Intzidentzia metatua 303,74koa da, beraz, Donostia eremu laranjan sartu da. Orain arte, 300 kasuen langatik behera jarraitzen zuen EAEko hiriburu bakarra zen. Horrekin batera, intzidentzia metatuak goranzko joerarekin jarraitzen du: duela bi egun 283,46koa zen eta duela hiru 265,91koa. Nabarmentzekoa da 2020ko azken astera arte, zifra horrek beheranzko joera zuela. Joan den astean, 2021eko lehenengoan, berriz, goranzko joera txikia ikusi zela lehen aldiz hainbat astetan, eta aste honetan goranzko joera egonkortzen ari da.

Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zifra hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zifra hori 1,38koa da. Beraz, duela 14 egunekoarekin errepartuta, goranzko joera hori gero eta nabarmenagoa da.

Kutsatze intzidentzia osasun eremuka

Intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu guztietan, Amara Berrin izan ezik. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:

  • Amara Berri: 373,05
  • Egia: 364,27
  • Parte Zaharra: 310,81
  • Intxaurrondo: 288,89
  • Loiola: 259,42
  • Amara-Erdialdea: 236,33
  • Gros: 235,71
  • Ondarreta: 229,87
  • Altza-Roteta: 229,23
  • Bidebieta: 166,64

Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:

  • Amara Berri: 17
  • Altza-Roteta: 12
  • Gros: 11
  • Ondarreta: 6
  • Parte Zaharra: 4
  • Amara-Erdialdea: 4
  • Egia: 4
  • Loiola: 2
  • Bidebieta: 1
  • Intxaurrondo: 1
HITZAkide HITZAkide