Produktuak berrerabiltzeko eta hondakinak murrizteko Donostiatruk azoka egingo dute asteburuan
Larunbatean, hilaren 16an, Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo dute Easo Plazan, 10:00etatik 14:00etara. Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatutako azoka da, produktuak berrerabili eta hondakinak murrizteko aukera ahal izateko. Arropa, jostailuak, liburuak, eta abar, saltzen dituzten postuak aurkitu ahal izango dira. Egia auzoko Km0 jatetxe begano begetarianoan bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da erosketaren bat egingo dutenen artean.
Osasun krisiak prebentzio neurri batzuk hartzea eskatzen du: postu kopurua mugatuko da; produktuak manipulatzea saihestuko da; baita arropak probatzea ere, etab. Era berean, kontuan hartu beharko da erakutsiko diren produktuak erabilita daudela, hori dela eta, erosi ondoren desinfektatu, edo berrogeialdian mantendu beharko dira erabili aurretik.
Donostiatrukek bigarren eskuko objektuen erosketa zein salmenta errazteko bertsioa du Interneten. Iragarkiak jar daitezke, eta produktuak eros daitezke. Bestalde, behar ez diren objektuak oparitzeko nolotiro.org webgunea erabiltzea gomendatzen du udalak. Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei diezaiokete.