Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Balkanetako errefuxiatuei elkartasuna adierazteko elkartuko dira

Balkanetako_ibilbidea Errefuxiatuen ilara luze bat Balkanetako ibilbidean.

Larunbatean elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean, Balkanetako ibilbideko “hondamendi humanitarioa” eta errefuxiatu eremuen egoera salatzeko. “Europako Batasunak pertsonak birkokatzeko duen erantzukizuna” eskatuko dute. 12:00etan izango da elkarretaratzea.

Migratzen duten pertsonen eskubideen alde lan egiten duten erakuntze batzuek antolatu dute: GOT, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Denon Elkartea, SOS Arrazakeria, Bake Ekintza Antimilitarista, SMH, Hirritarron Harrera Sarea Donostia, Erletxe, Kolore Guztiak, Asociación MATIZ, Zaporeak, Irungo Harrera Sarea eta Hotz Zarautz.

HITZAkide HITZAkide