Beñat Antxustegik gitarra ikastaroa eskainiko du Altzan
Beñat Antxustegi musikari donostiarrak gitarra ikastaroa eskainiko ostiralean, hilaren 15ean, Altzako Tomasene Kultur Etxean. Ikastaroaz gain, gitarra erakustaldia eskainiko du Antxustegik, 18:00etatik aurrera. Euskaraz izango da ikastaroa, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Physis Versus Nomos da Antxustegiren musika proiektu pertsonala, eta lau disko argitaratu ditu dagoneko. Azkena 2019an kaleratu zuen, eta lehen aldiz bandarekin grabatu zuen: Arraro nioenean.