Arrakasta izan du Donostiako banderen banaketak
San Sebastian egunerako 10.000 bandera banatzen hasi da Donostiako Udala, eta harrera bikaina izan du herritarren artean. Horren adierazgarri da udalean eskuragarri zeuden 1.000 unitateak bi ordu baino gutxiagotan agortu direla.
Donostiarrismoa ? pic.twitter.com/838QiTW53P
— Ainara (@aini78) January 15, 2021
“Egitasmoak oso erantzun ona izan du herritarren aldetik, eta horrek esan nahi du donostiarrek barneratu egin dutela aurten ospakizuna etxetik izango dela eta datorren urtarrilaren 20an hiriak harro erakutsiko duela bere bandera balkoi askotan”, azaldu du Kultura zinegotzi Jon Insaustik.
Goizean ilara luzeak sortu dira udaletxean eta kultur etxetan banderak eskuratzeko –ikusi EITBren bideoa–. Ordu gutxi batzuetan agortu dira hainbat lekutan. Udaletxean ez ezik, baita ere Altzako Casares, Amarako Ernest Lluch eta Groseko Okendo kultur etxetan.
Banderak oraindik ere eskuragarri egongo dira arratsaldeko ordutegia duten kultur etxeetan: Loiolan, Larratxon, Intxaurrondon, Aieten, Antiguan eta Egian. Agortu diren edo ez honako esteka honetan kontsultatu daiteke: https://danborrada.donostiakultura.eus/eu/tamborrada-2022/jaso-zure-bandera