Euskal derbia izango da igandean, Gasteizen
Partida gutxiko asteburua izango da datorrena. Izan ere, Donostiako hiru taldek soilik izangu dute norgehiagoka, eta hiruek etxetik kanpo jokatuko dute
Ibaeta Basketeko neskek derbia jokatuko dute Araskiren kontra. Sasoi honetan, hiru aldiz aritu dira bi taldeak elkarren aurka jokatzen, eta denetan garaipena donostiarrentzat izan da. Hala ere, partida irabaztea garrantzitsua izango da Azu Muguruzaren neskentzat, batik bat Araski aurkari zuzena delako une honetan.
Gipuzkoa basketek, berriz, Badalonara bidaiatuko du, joan den asteko garaipenaren ostean. Oraingoan ere, Iñaki Martinen bigarren entrenatzailearen agindupean arituko dira, Marcelo Nicola konfinatuta baitago koronabirusagatik kutsatuta. Martinen hitzetan, aurkariak “oso ondo jokatzen du. Oso dibertigarria da haiek ikustea, ez zara aspertzen”.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko mutilak Madrilera joango dira Majadahondaren kontra jokatzeko. Taldeak bigarren postuan jarraitzen du.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 21. jardunaldia
Araski – Ibaeta Basket (Igandea, 12:00)
ACB liga, 20. jardunaldia
Joventud – Gipuzkoa Basket (Larunbata, 20:45)
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
SAD Majadahonda – Txuri Urdin (Larunbata, 15:15)