Parte Zaharreko istiluetan Ertzaintzak erabilitako "bortizkeria" salatu dute
Duela aste batzuk gertatu bezala, Ertzaintzak Parte Zaharreko Trinitate Plaza hustu zuen atzo iluntzean. Ertzaintzaren iturrien arabera, “pertsona askok kale zurruta egiteko asmoa” zuten. Erabaki horrek istiluak sortu zituen plazan zeuden gazteen eta ertzainen artean. Liskarrak auzoko beste kaleetara zabaldu ziren, eta lau lagun atxilotu zituzten.
Hiriko eta Parte Zaharreko hainbat eragilek polizia operazioa gaitzetsi eta Ertzaintzak erabilitako “bortizkeria” salatu dute. Hainbat bideo zabaldu zituzten sare sozialen bidez, eta horietako bat da jarraian ikusgai duzuena.
— PIZTU DONOSTIA (@PiztuD) January 16, 2021
IRUTXULOKO HITZAk jakin ahal izan duenez, Trinitate plazan barrene herrikoia egiten ari ziren hainbat gazte azken asteetako “polizien jazarpena” salatzeko.