Herrerako geltokia berritzeko lanak laster hasiko dituzte
Aspaldiko eskaera bat betetzera doa Renfe. Donostiako Udaleko iturrien arabera, Herrerako geltokia berritzeko lanak hilabete honetan hastea aurreikusten da. Geltokiaren irisgarritasuna hobetzea da proiektuaren helburua.
Iazko otsailean adjudikatu zituzten lanak, baina pandemiaren eraginez atzeratu dituzte. Obraren arabera, igogailuak jarri eta geltokiko nasak zein eremuan dauden eraikinak hobetuko dituzte. Era berean, geltoki azpian dagoen oinezkoentzako tunela hobetuko dute. Lanen aurrekontua 2,7 milioi eurokoa da, eta hamalau hilabeteko epea dute lanak egiteko. Horiek horrela, 2022ko udaberrirako lanak bukatuta egotea espero da.