La Salle ikastetxeak bideo berezi bat egin du San Sebastian egunari begira
San Sebastian eguna aurten “erantzukizunez” eta “oroitzapen ederrekin” ospatuko du Loiolako La Salle ikastetxeak. Datorren urtean, berriz, “sakonago sentitu” eta “indar gehiagoz ospatu” nahi dutela adierazi dute. HHn eta LHkoek bideo berezi grabatu dute gela bakoitzeko bi lagunekin. Bestalde, eskolako haur danborradako hiru ordezkarik parte hartu dute Donostiako Udalak egin duen danborradaren grabazioan, eta gauerdian ikusi ahal izango dena.