Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Banderarik gabe geratu da plaza

Bandera_kentzea Eneko Goia alkateak Donostiako bandera kendu du Konstituzio plazatik. (Argazkia: Donostiako Udala)

Ezohiko San Sebastian egunak, ezohiko irudiak eragin ditu. Balkoietan eta kalean osasun neurrien begiradapean, Donostia eguna ospatzeko bestelako moduak ikusi dira. Donostiako banderarekin gauza bera gertatu da. Ez da igo eta ez da jaitsi. Donostiako Udalak jartzea eta kentzea erabaki du, ekitaldi sinboliko gisara.

Bendera_Ospitalea

Donostia Ospitaleak jasoko du 2021eko bandera pertsonalizatua. (Argazkia: Donostiako Udala)

Atzo gauean jarri zuen bandera Eneko Goia alkateak, Konstituzio plazan. 24 ordu beranduago, balkoiko mastatik kendu du. Donostia Ospitaleko langileei eskainitako bandera ondo gorde du udalak, eta aurrerago emango diote ospitalari.

Parte Zaharrean giroa nabarmen nahastu da iluntzean, ertzainen eta kalean zeuden pertsonen artean istiluak sortu direlako.

HITZAkide HITZAkide