Bozgorailu indartsuek girotu dute Aieteko gaua
Bozgorailu indartsuak erabili zituzten Aieten San Sebastian martxa jartzeko. Gauerdian, Bera Berako edozein puntutik ondo entzun zitekeen, baita danbor hots batzuk ere. Bizilagun batek dultzainarekin saiakera egin zuen, baina, zuzeneko gauzak, soinua ez zen erritmo berean iristen, eta azkenean bozgorailuetako musika gailendu zen. Diana, Tatiago, Iriyarena entzun ziren ondoren, besteak beste. Eta abestiek aurrera egin ahala, gero eta danbor gehiago batu ziren. Azkenean, abestu ere egin zuten bizilagun batzuk.