Morlansen danborra jotzen agurtu dute San Sebastian eguna
Morlansko bizilagunez danborra joz hasi dute San Sebastian eguna gauerdian, eta horrela agurtu dute iluntzean. Leire plaza inguruko balkoietara atera dira bizilagunak eta Sarriegiren piezak jo dituzte. Morlanstarrak elkarteko danborradako danbor nagusia eta urketari nagusia izan dira auzotarrak zuzentzen, beste balkoi batetik. Pozez eta alai agurtu dute San Sebastian egun berezi zein ez-ohiko hau.