Morlansko bizilagunek bat egin dute San Sebastian eguneko hasierarekin
Morlanstarrak auzo elkarteak gauerdian balkoietara eta leihoetara ateratzeko deia luzatu zuen, eta bizilagunek ez zuten hutsik egin. Sukaldari txanoekin, egurrezko xaflekin, makilekin edo bakoitzak zuenarekin, gauerdia izan orduko, musikaz eta soinuz bete zen Leire plaza. San Sebastian martxa jo orduko, festaren hasiera ospatu zuten.
Diana ere jo zuten, eta izugarrizko giroa izan zen balkoi eta leihoetan.