Merkatarientzako eta ostalarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtean bitan antolatzen ditu merkataritzako eta ostalaritzako profesionalei zuzenduriko euskara ikastaroak. Espezifikoak dira 60 ordukoak (otsailetik ekainera) 60 euroan, eta otsailean hasiko direnen izen ematea otsailaren 2ra arte zabalik egongo da.
Bezero euskaldunak arreta hobea izatea da helburua. Horretarako, euskara ikasten hastera edo euskara maila hobetzeko ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaroak hiriko euskaltegietan emango dituzte: AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea.
Hainbat ikastaro mota daude, eta horien xehetasunak Euskara Zerbitzuaren webgunean kontsultatu daitezke. Izen emateari dagokionez, Internet bidez eta modu presentzialean egin daiteke hainbat erakunderen egoitzetan: Euskara Zerbitzua (Konstituzio plaza 2, behea), Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, San Sebasian Shops eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea.