Reala Kopako final-zortzirenetarako sailkatu da
Kordoba zein mailatan dagoen kontuan izanda, Realak gailentzeko moduko partida zuen atzo. Eta ez zuen hutsik egin. Norgehiagoka erosoa jokatu zuten txuri-urdinek. Illarramendi itzuli zen hamaikakora
Lehenengo zatian, Imanol Alguacilen mutilek izan zuten baloia batik bat, baina gol aukera handirik sortu gabe. Bigarrenean, aldiz, Reala gailendu zen. Guridik —nor Illarramendiren ordez zelairatu zen— izan zuen lehena, baina Farrandok gelditu zuen. 56. minutuan, Willian Josek lehenengo gola egin zuen. 83. minutuan, bigarrena sartu zuen brasildarrak. Atzo jakindakoa gauzatzen bada, talde txuri-urdinarekin egingo dituen azkeneko bi golak izango dira. Izan ere, Inglaterrako Wolverhampton taldearekin negoziatzen ari dela iragarri zuten hainbat hedabidek.
Realak bihar jakingo du nor izango duen aurkari Kopako final-zortzirenetan.