45 urteko gizon bat hil da Donostian, auto istripuan
GI-20 errepidean Usurbilgo noranzkoan zihoala izan zen istripua, Donostian. (Argazkia: Hitza) Gizonezko bat hil zen atzo goizaldean Donostian, GI-20 errepidean Usurbilgo noranzkoan zihoala, auto istripuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gizonezkoa gidatzen ari zen furgoneta errepidetik atera zen, 00:15ak aldera.
Irurakoa (Gipuzkoa) zen jatorriz 45 urteko gizonezkoa, eta furgonetako bidaiari bakarra zen: harrapatuta geratu zen barruan. Suhiltzaileek furgonetatik atera eta gero, ospitalera eraman zuten, baina minutu gutxira hil egin zen irurarra.

