Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Carlos Fernandez txuri-urdina da

carlos fernandez Carlos Fernandez aurrelaria igandean aurkeztu zuen Realak. Reala

Realak azkar bete du Willian Josek larunbatean utzitako hutsunea –Wolverhampton taldera joan da, utzita–, Carlos Fernandez aurrelaria fitxatu baitu dagoeneko, eta atzo aurkeztu zuten, Anoetan. Klub txuri-urdinak denbora asko zeraman Fernandez fitxatu nahian, eta azkenean lortu du, Sevillari hamar milioi euro inguru ordainduta. Aurrelaria epe luzerako apustua da klubarentzat, 2027ko ekainaren 30era arte sinatu baitu kontratua.

Klub txuri-urdinak hamar milioi euro ordaindu ditu orain, eta beste bi milioi ordaintzera heldu daiteke, jokalariaren eta taldearen emaitzen arabera. Bestalde, etorkizunean Realak Fernandez salduz gero, Sevillak salmentaren %20-%25 eskuratuko luke.

Fernandez taldearekin entrenatzen hasi da dagoeneko, eta pozik agertu da klub txuri-urdinarekin sinatu izanagatik: “Hazteko lekurik aproposena da”.

HITZAkide HITZAkide