Parte Zaharreko "errepresio kasuen kostuei" aurre egiteko erresistentzia kutxa sortu dute
San Sebastian eguneko istiluak Parte Zaharrean. (Argazkia: Beñat Parra) Parte Zaharrean istilu ugari izan dira azken asteotan Ertzaintzaren eta gazteen artean, eta hainbat pertsona atxilotuak izan dira istilu horietan. Alde Zaharreko Gazte Asanbladak azaldu duenez, “gutxienez 10.000 euro” beharko dituzte “errepresio kasu guztien kostuei aurre egiteko”.
Horregatik, Piztu Donostia plataformak erresistentzia kutxa bat sortu du Fiare banku etikoan, herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten, isunen eta epaiketen kostuei aurre egiteko. Erresistentzia kutxaren kontu korronte zenbakia hau da: ES17 1550 0001 2000 0922 9329. Alde Zaharreko Gazte Asanbladak elkartasunerako deia egin du: “Donostiako eta Euskal Herriko familiei, eragileei eta norbanakoei eskatzen diegu euren ekarpen ekonomikoa egiteko, honi guztiari elkarrekin aurre egin ahal izateko”.


