Azorak kalteturiko bizilagunen eskaera baztertu du udal gobernuak

Azora putre funtsarekin bitartekaritza lanak egiteko eskaera urtarrileko udalbatzarrera eraman du Inquilinos Azora plataformak. EH Bildu eta Elkarrekin Donostia udal taldeek aurkezturiko kontrol mozioaren lau puntuetatik bakarra babestu dute EAJren eta PSE-EEren udal taldeek. Hori “etsigarria” dela adierazi du plataformak. “Ikusten dugunez, udal gobernuak ez du konprometitu nahi, eta maizterrak Azorak etxebizitzekin egin nahi nahi duenaren menpe uzten ditu”.
Urtebete pasa da Vascongada higiezinen agentziak 320 etxebizitza Azora inbertsio funtsari saldu zizkionetik. Ordutik egoerak okerrera egin duela salatu dute maizterrek, eta nahi dutena da Kontsumorako Prezioen Indizean (KPI) oinarrituriko errenta eskuragarriekin bukatzen diren kontratuak zazpi urtez berritzea. Izan ere, Azorak Vascongada higiez isilbidezko luzapenak aplikatzen ari da kontratua bukatzen zaien maizterrei.