Alerta laranja olatuengatik, eta haize ufadak kaleetan
Frantzia pasealekua.Mikel Elkoroberezibar Babes zibilak jakinarazi du alerta laranjak indarrean jarraituko duela olatuengatik. Beraz, bihar goizera arte Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia itxita mantenduko dituzte. Bihar goizean teknikariek ikuskapena egingo dute, eta gune horiek zabaltzea aurreikusten du babes zibilak.
Bestetik, haizearen ondoriozko abisu horia mantendu ez badute ere, hiriko kaleetan nabarmena da haizearen indarra: horrela izan da bart, eta berdin jarraitu du goizean.


