Elkarretaratzeak egingo dituzte pasa den asteko sexu erasoa salatzeko
Aintzane Pujanaren erailketa salatzeko Itaiak egindako elkarretaratzearen irudia. (Argazkia: Itaia) Pasa den astelehenean sexu eraso bat izan zen Donostiako hotel batean, eta hori salatzeko, elkarretaratzea egingo du gaur Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak 18:30ean udaletxearen atzean, eta 19:00etan egingo du Donostiako asanblada feministak Bulebarrean.
Hiriko hotel batean gertatu zen sexu erasoa, bikote batek han ostatu hartu ondoren. Ertzaintzak emakume baten abisua jaso zuen, esanez bikotekidea bera bortxatzen saiatu zela. Biktima gelatik atera zen, eta ertzainek zein osasun zerbitzuek artatu zuten hoteleko harreran. Emakumeak indarkeria zantzuak zituen lepoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Erasotzailea, 19 urteko gizon bat, atxilotu zuten.


