Bob Marleyren omenezko reggae jaialdia egingo dute Tabakaleran
JamRock Marley reggae jaialdia egingo dute Tabakalerako Kutxa Kultur Plaza gunean larunbatean, hilaren 6an, 19:00etatik aurrera. Bob Marley omenduko dute jaialdian, Jamaikako reggae musikari handiaren jaiotze egunarekin bat eginez. Marley beraz gain, reggaeren historiako hainbat musikari garrantzitsu ere omenduko dituzte, euren abestiak joaz: «Haiei esker gaur egun asko maite dugun musika honekin gozatu dezakegu eta bizirik darrai», nabarmendu dute antolatzaileek.
Virginia Riverta, Lasai eta Revolutionary Brothers musikari eta taldeak igoko dira Tabakalerako agertokira, Marleyren eta gainontzekoen musika jotzera. Sarrerak agortuta daude dagoeneko.