Dbusen 46 autobus linea Intxaurrondora iritsiko da
Dbusen Morlansko 46 linea Intxaurrondoko San Antonio-Montesol zonara helduko da, eta Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Montesol urbanizazioaren lursail bat doan lagatzea, linea horrentzako autobus geltoki berri bat eraikitzeko. Udalaren arabera, 46 linea “optimizatu” egingo dute horrela, baita hiriko “autobus sarea osatu” eta inguru horretako bizilagunentzako “erdigunearekiko irisgarritasuna hobetu” ere. Montesol urbanizazioaren jabeek 18,57 metro karratuko lursail bat utzi diote udalari geltokia egiteko, eta udalaren esku geldituko dira gunearen mantentze lanak, han dauden zuhaitzarenak eta txorkoarenak barne.
Hedabide honek atzo 46 linearen moldaketaren berri, baita Izbe auzo elkartearekin hitz egin ere. Intxaurrondoko bizilagunen aspaldiko aldarrikapena da auzo osoa lotuko duen autobus bat jartzearena, eta auzo elkarteak salatu du 46 linearen egokitzapenak ez duela behar hori asetzen: “San Antonio-Montesol zonako bizilagunak [1.500 inguru] hiriko beste lekuetara eramateko izango da”.