Kursaal Eszenak otsaileko programazioa bertan behera utzi du
Ezarri diren azken osasun eta segurtasun neurriak direla eta, Kursaal Eszenak otsaileko programazioa bertan behera utzi du. Batetik, maiatzera atzeratu dute Opus Lirica konpainia donostiarrak taularatu behar zuen Mozarten Requiem ikuskizuna. Bestetik, Lithuanian Chamber Orchestraren bi emanaldiak bertan behera gelditu dira.