Pablo Hasel rap kantaria babesteko elkarretaratzea egingo dute

Pablo Hasel, atxilotu baino egun batzuk lehenago egin zuen prentsaurrekoan. (Argazkia: Europa Press) Pablo Hasel, atxilotu baino egun batzuk lehenago egin zuen prentsaurrekoan. (Argazkia: Europa Press)

Pablo Hasel rap kantari katalana igandean atxilotuko dute, eta elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo dute ostegunean, 19:00etan, Bulebarrean.

Pablo Hasel rap kantariak igandera arteko epea du kartzelan sartzeko: bederatzi hilabeteko zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, “terrorismoa goratzea, eta monarkiari eta segurtasunasun indarrei irainak” zuzendu izana egotzita. Sare sozialetan zabaldu dituen mezuetan eta bere abestietako letretan aurkitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak rap kantaria zigortzeko “edukiak”.

Epaia “adierazpen askatasunaren aurkakoa” dela uste du Pablo Haselek.

HITZAkide HITZAkide