Uliako hezeguneetako animaliak, ikusgai
Munduko Hezeguneen Eguna da gaurkoa, eta Cristina Enea Fundazioa Uliako hezeguneak herritarrengana hurbiltzeko bisita gidatua egitekoa zen, baina pandemia dela eta, ezin izan dute halakorik egin. Horren ordez, Aranzadi Zientzia Elkarteko Jon Garin herpetologoarekin joan dira Uliara, eta Donostiako mendiko hezeguneetako bioaniztasunaren berri eman dute bideo baten bidez. Fundazioak nabarmendu du hezeguneak munduko ekosistema zaurgarrienetakoak direla, eta halakoak mantentzearen garrantzia nabarmendu dute.
Jarraian, Cristina Enea Fundazioak Aranzadirekin egindako bideoa: