Ur isuri bitxi bat Easo plazan
Arratsaldean Easo plazatik pasa diren herritarrek ezusteko handi bat eramango zuten, geiser bat zirudien ur isuri bat gertatu baita plazatik gertu. Hain zuzen, plazako 4. eta 6. zenbakien artean, langile batzuk lanean ari ziren gunean, hodi batean matxura bat gertatu da, eta ur isuri ikusgarri bat izan da, ura indar handiarekin atera baita goruntz. Udaleko langile batzuk bertaratu egin dira, eta matxura konpondu dute.
Hedabide honek ur isuri bitxiaren bideoa jaso du, eta jarrain ikus dezakezue: