Zuhaitz landaketa herrikoia egingo dute Txomiñenean
Lanberri auzo elkarteak eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolaturik, zuhaitz landaketa herrikoia egingo dute igande goizean Txomiñeneko Kristobaldegi bideko ibai parkean. 60 pertsonak parte hartu ahalko dute, eta hamabi pertsonako bost txandatan: 10:00etan, 10:30ean, 11:00etan, 11:30ean eta 12:00etan.
60 pertsonak izena eman dutenez, parte hartzeko aukerarik ez dago orain.