Antiguan ez da kaldererorik izango
Aurten ez da Iñauteririk izango, eta, haien etorrera iragartzeko beharrik ere ez. Ondorioz, Antiguako kaldereroen konpartsak erabaki du ez ateratzea. “Pena handiz hartutako erabakia izan da. Nik pentsatu nuen zerbait egitea, online behintzat. Baina egoera ikusita, uste dut aproposena hartutako erabakia dela”, adierazi du Mikel Ormazabalek, konpartsako zuzendariak. Iaz, 150 kalderero atera ziren; aurten, berriz, zartaginik ez dute astinduko, eta hartzak luze lo egin beharko du oraindik.