Portaaviones eraikina Europako Mies van der Rohe arkitektura sarietarako izendatu dute
Donostiako kaiko Portaaviones eraikin berritua. Donostiako kaiko Portaaviones eraikin berritua Europako arkitektura garaikidearen Mies van der Rohe sarietarako izendatu dute, Europako Batasuneko beste 448 obrarekin batera. 41 estatutako 279 hiritako obrak daude zerrendan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko bakarra da Donostiakoa; Espainiako Estatua da izendapen gehien lortu dituen estatua: 31.
Hala ere, 449 obrako lehenengo zerrenda horri 2020ko azaroaren eta 2021eko apirilaren artean gauzatutako beste hainbat proiektu batuko zaizkio. Europako Batasuneko arkitektura saririk garrantzitsuena da, eta bi urtean behin ematen dute, 1988tik.


