'Zenbat dakizu Donostiari buruz?' lehiaketa abiatu du Donostia Turismoak
Mugikortasuneko murrizketen aurrean, Donostia Turismoak tokiko espazio kulturalak babesteko eta bultzatzeko egitasmo bat jarri du abian, Donostialdeko museo nagusiekin elkarlanean: San Telmo Museoa, Eureka! Zientzia Museoa, Aquariuma, Chillida Leku, Euskal Itsas Museoa, Albaola eta Cristobal Balenciaga Museoa.
Batez ere gertuko hartzaileei zuzendutako lehiaketa baten bidez, Donostiari buruzko ezagutza nolakoa den jasoko dute, datu historiko eta bitxikeriak eskainiko dituzte, eta parte-hartzaileak inguruko kulturan sakontzera animatuko dituzte. Batez ere, haien artean bertako museoak, arte-galeriak eta beste kulturgune batzuk bisitatzeko interesa pizteko. Galdetegia beste hizkuntza batzuetan ere egongo da eskuragarri bisitariek Donostiari buruz ikas dezaten.
Lehiaketa zabalik dago hilaren 24ra bitarte www.sansebastianturismoa.eus webgunean. Erantzun zuzen gehien ematen dituzten pertsonen artean, 70 sarrera baino gehiago eta itsasora begira dagoen logela batean bi lagunentzako gaualdi bat eta gosaria zozkatuko dituzte Londres hotelean.