Zazpi lagun etxegabetu izana salatu dute zenbait eragilek

Hamarnaka pertsona bildu ziren atzo Bulebarrean. (Argazkia: Maizterren Sindikatua) Hamarnaka pertsona bildu ziren atzo Bulebarrean. (Argazkia: Maizterren Sindikatua)

Erdialdeko etxe okupatu batetik zazpi pertsona kanporatu izana salatu zuten atzo Donostiako zenbait eragilek, adibidez, Groseko Saretxek, Donostialdeko Maizterren Sindikatuak eta Infernua Bizirik! taldeak. Hamarnaka pertsona bildu ziren atzo arratsaldean Bulebarrean Donostiako Okupazio Bulegoak deitutako manifestazioan, etxegabetze horiek gelditzeko eskatzeko.

Etxegabetutako zazpi pertsona horiek hiru urte zeramatzaten Erdialdeko etxe horretan bizitzen, eta “legez kanpo” kaleratu izana salatu dute: “Ustez etxe kaleratzeak bertan behera zeudenean, egun batetik bestera baliabiderik gabeko jendea kalean uztea jasanezina da. Aterpeak gainezka daude eta ez zaie inongo aukerarik utzi“, salatu dute eragileek.

HITZAkide HITZAkide