Irisgarritasunaren trena
Herrerako tren geltokia desagertzear da, irisgarritasuna hobetzeko. Altzako paisaia aldatzen ari da nabarmen: geltoki azpiko pasabidean dagoen Altzako armarria eta euskal estilo berriko nasak iraganeko kontua izango dira. Auzotarren mugikortasuna hobetzeak paisaia aldatzea eragin behar al du derrigor? Geltokiaren kasuan, bistan da. Mugikortasunaren hobekuntzak, ordea, ez luke auzoaren identitatea lausotu behar.