'Mastertxof' sukaldari baten sukaldean sartu dira oraingoan Atzean Zuloakoak
Atzean Zuloa Youtubeko kanalaren denboraldi honetako laugarren esketxa ikusgai dago jada: Mastertxof. Gurasoen etxetik joan berri den gazte baten sukaldean sartu dira oraingoan, eta bere burua lehen mailako sukaldaritzat badu ere, Mastertxof bat baino ez da.
Bagera elkarteak eta Hiru Damatxok sortutako proiektua da Atzean Zuloa, eta laugarren denboraldian daude: ostiralero zabalduko dituzte umorezko esketxak, martxoaren 12ra arte. Hain zuzen, hedabide honek Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua aktoreak elkarrizketatu zituen denboraldiaren hasieran. Gainera, orain arte plazaratutako esketx guztiak Atzeanzuloa.eus webgunean daude ikusgai.
Mastertxof-en aurretik, denboraldi honetan Bakarra Munduan, Auzoko zezena eta Metalezko sagua esketxak argitaratu dituzte.