60 pertsonak zuhaitzak landatu dituzte Txomiñenean
Lanberri auzo elkarteak eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolaturik, zuhaitz landaketa herrikoia egin zuten atzo goizean Txomiñeneko Kristobaldegi bideko ibai parkean. 60 pertsonak parte hartu zuten, hamabi pertsonako bost txandatan.
Haritzaldek eskerrak eman dizkie Txomiñeneko bizilagunei sare sozialetan, atzoko zuhaitz landaketa “sekulakoa” izan zela adieraziz.