Firestone-Iframe eraikineko bizilagunak, etxegabetze arriskuan
Infernua Bizirik! plataformak adierazi duenez, Añorgako Firestone-Iframe eraikinean bizi diren bizilagunak hortik kaleratuko dituzte ostegunean, 09:00etan. Ustezko etxegabetzea salatzeko mobilizazioak egongo direla aurreratu du Infernua Bizirik! plataformak, eta horietara batzera bultzatu ditu herritarrak. Oraindik ez da mobilizaziorik publiko egin.
Pasa den apirilean ere lantegi berreskuratua husten ahalegindu ziren.
Larunbat goizaldean Ertzaintza Infernuko eraikinetan sartu zela salatu dute horko bizilagunek. Eraikinetan sartzeko arrazoia ez dute argitu polizia agenteek, plataformako kideen arabera.